telebista
Estreinaldia
Fair Saturday 2023 ikuskizunaren irekitze ekitaldia Gabon egunean estreinatuko da PRIMERANen
EITB Media
Bilbao Arenako oholtza gainean 3000 artista inguru biltzen dituen ikuskizuna egun berean emango da ETB1en, 22:00etan. Ondoren, eskuragarri egongo da euskarazko denetariko ikus-entzunezko edukiak doan eskaintzen dituen plataforman.
-
FAIR SATURDAY 2023 IREKITZE EKITALDIA
Gabon egunean, Fair Saturday 2023 ikuskizunaren irekitze ekitaldia estreinatuko da PRIMERANen eta ETB1en, 3000 artista baino gehiagoren eskutik musikaren historiako abesti gogoangarriekin gozatzeko aukera eskainiko digun jaialdi erraldoia. Egun horretatik aurrera (abenduak 24), emanaldia eskuragarri egongo da euskarazko denetariko ikus-entzunezko edukiak doan eskaintzen dituen plataforman, nahi dugun momentuan eta nahi dugun aldi guztietan ikusteko.
Joan den azaroaren 24an Bilbao Arenan grabatutako ikuskizunean Euskal Herriko artista ezagunek hartu zuten parte: Bulegoko Tomas Lizarazu, Maren, Afrika Bibang, Serafin Zubiri, Xabi Azurruzaba, Pirata, Igor Peral tenorea… Haiekin batera, adin guztietako 2800 lagunez osatutako abesbatza eta Bilboko Udal Musika Bandako kideak, José Rafael Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean. Guztira, 3000 artista inguru taula gainean eta 6000 ikusle Miribillako armailetan.
Azpimarratzekoa, halaber, arlo teknikoan egindako ahalegin berezia ekitaldia are hunkigarriagoa eta ikusgarriagoa izateko: hala nola 2700 argi mugikor, koloretako 10.0000 eskumuturreko publikoaren artean, 15 led pantaila eta abar