Itxi

telebista

APP-an

Bozkatu "Conquis"eko lehiakide gogokoenaren alde eta irabazi astero motxila bat

29 lehiakidek hartuko dute parte 20. edizio honetan. Asteroko debatean lehiakideren bat lehiatik kanpo geldituko da, eta emaitza Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu. Erabiltzaileek “Conquis”eko APP-aren bidez emango dute botoa, gehienez egunean behin.

  • "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko irudi bat

    "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko irudi bat. Argazkia: EITB Media

Abian da jada "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko 20. edizio honetako Ikuslearen Lehiakide Gogokoena aukeratzeko bozketa. Bada garaia "Conquis"eko komunitateak hitza hartu eta garailea erabakitzeko. Hala, abenturaren hasieran 34 lehiakide baziren ere, azkenean 29k hartuko dute parte bozketan. Izan ere, saioa utzi dutenek ez dute lehiakide gogokoena izateko aukerarik, osasun arrazoirengatik utzi dutenek salbu.

Lehiakide gustukoena aukeratzeko "Conquis"eko APP-a erabili behar da. Horretarako, Play Store-tik edo Apple Store-tik jaitsi daiteke aplikazioa. Dagoeneko aplikazioa mugikorrean duenak azken bertsioa jaitsi beharko du (Androiden, 1.3.2 bertsioa, eta IOSen, 1.6.1 bertsioa). 

Zabaldu ondoren, oso erraz topatuko duzue publikoaren gogokoena aukeratzeko atala. Lehiakide guztien argazkiak azalduko dira bertan eta bakarra aukeratu beharko duzue. Gogoratu botoa egunean behin bakarrik eman ahal izango duzuela.

Behin bozkatuta, jarraian, aplikazioan bertan, Neli  Ternuako 20 litrodun motxilaren asteroko zozketan parte hartzeko gonbidapena jasoko duzue, baina hori, noski, aukerakoa izango da. Asteazkenero, debatean, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok Ternuako motxilaren zozketako irabazlearen izena jakinaraziko dute. 

Ternuaren Neli motxila

Ternuaren Neli motxila

Astero zenbait lagun kanporatuko dituzte debatean, eta bozketaren emaitza Ikuslearen Lehiakide Gogokoenaren final handian jakingo dugu. Boto gehien jasotzen duen lehiakideak sari potoloa irabaziko du. Gainera, Ternuako produktuen sorta zozkatuko dugu Ternuako zozketan parte hartu dutenen artean.

Gogoratu! Jaitsi "Conquis"eko aplikazioa eta eman botoa zure lehiakide gogokoenaren alde! Zurea da hitza.