telebista
ETB2n, 22:15ean
"Habitación Para Dos" saioaren denboraldi berria gaur estreinatuko da, Ane Ibarzabalek aurkeztuta
EITB Media
Elkarren artean lehian ikusiko ditugu astero hiru ostaturen jabe edo arduradunak. Lehen atalean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara joango da Ane.
-
Ane Ibarzabal
"Habitación Para Dos" saioaren denboraldi berria hasiko da gaur (abenduak 13), ETB2n eta eitb.eus-en, Ane Ibarzabal kazetariak aurkeztuta. Hiru ostaturen arteko lehia ardatz duen saioak ohiko dinamikari eutsiko dio: partaideek gainerako lehiakideen logelak gosaria, zerbitzuak, instalazioak eta prezioa ebaluatuko dituzte, eta kalitate-prezio onena lortzen duenak 3.000 euroko saria jasoko du. Berdinketa egonez gero, aurkezleak iritzia emango du. Horixe izango da, hain zuzen ere, denboraldi honetako berrikuntza.
Lehen atalean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara joango da Ane Ibarzabal eta xarma handiko hiru ostatu ezagutuko ditu: Maison Laida, Ibarrangelun; Aista Landetxea, Ajangizen, eta Belaustegui Landetxea, Ispasterren.
"Habitación para Dos", Ane Ibarzabalek aurkeztuta, ostiralero izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Halaber, eskura egongo da EITB Nahieran atalean.