telebista
Saria
"Quédate" saioak Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren saria jaso du
EITB Media
Datuak babesteari buruz ematen dituzten erreportaje eta informazioengatik nabarmendu dute Leire Torrek gidatzen duen ETB2ko saioa.
-
IX. ediziko saridunak. Argazkia: Datuak Babesteko Euskal Agintzaritza
Datu pertsonalen babeserako sarien IX. edizioko garaikurrak erakundearen 20. urteurreneko ekitaldian banatu dira, otsailaren 27an, Euskalduna Jauregian. EITBren izenean Ainhoa Alustiza zuzendari Kudeatzailea izan da bertan, eta Roberto Montalvillo "Quédate" saioko ordezkariekin batera jaso du golardoa.
2004an sortu zen DBEA, euskal herritarren pribatutasunerako eskubidea babesteko konpromisoarekin. Ordutik, euskal administrazioei digitalizazio-prozesuan lagundu die, teknologia berriak ezartzean eta erabiltzean pertsonen eskubideak errespetatu daitezen. Aitzindaria izan da esparru publikoan datuen babeserako araudia betetzeko kontzientziazio ekimenak eta prestakuntza eskaintzen.