Itxi

48 ordu

48 ordu

48 ordu

22:00etan

Otxarkoaga Bilboko auzoan egongo da '48 ordu' saioa gaur gauean

EiTB

Onintza Enbeitak Otxarkoaga auzoko benetako izaera ezagutuko du, bertako biztanleen testigantzei esker.

0:24
Onintza Enbeita Otxarkoaga auzoko bizilagun batekin

Gaur gauean, Onintza Enbeitak 48 ordu pasatuko ditu Bilboko Otxarkoaga auzoan, '48 ordu Otxarkoagan' atalean. Estigma asko dituen auzoa da Otxarkoaga; beronen irudi iluna erakutsi da askotan, eta, horren aurrean, aurkezleak Otxarkoagaren benetako izaera ezagutu nahi du. Horretarako, bertako biztanleekin hitz egitea baino modu hoberik ez dagoenez, Enbeita kalera atera da jendeak kontatzeko dituen istorioak bertatik bertara ezagutzeko. 

Besteak beste, Etxepinto baserriko Josu Agirre baserritarrak, Amuge Euskal Emakume Ijitoen elkarteko Noemi Amayak eta Cynthia Claveriak, Karlos Renedo auzotarrak, Ibra tabernari venezuelarrak, Aullidos de Otxar antzerki taldeko kideek eta 32 urtez Otxarkoagan apaiz izan den Joseba Bakaikoak lagunduko diote muxikarrari auzoaren izaera ezagutzeko ahalegin horretan.

Auzotarren testigantzei esker, Otxarkoagaren bestelako irudi bat erakutsiko digu '48 ordu' saioak gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.