Ahotsak
22:00etan
Donostiako, Leioako eta Iruñeko abesbatzak lehian, gaur gaueko 'Ahotsak' saioan
EiTB
Zarautzen arituko dira nor baino nor gehiago finalerako txartelaren bila.
Euskal Herriko abesbatzarik onena aukeratzeko lehian, hiru talde izango dira nor baino nor gehiago, 'Ahotsak' saioan. Alde batetik, Donostiako Aita Garayoa abesbatza ikusiko dugu, Iñaki Cárcamoren zuzendaritzapean. Horrez gain, Leioako Garbiñe Abendaño zuzendariaren Doniene abesbatza arituko da, eta, azkenik, Iruñeko Arturo Kanpion abesbatza izango dute, Mikel Lumbreras zuzendariarekin.
Hiru hautagaiak Zarauzko kaleetan barrena arituko dira kantuan, Julian Iantzi aurkezlearen eta Hibai Etxebarria adituaren esanetara.
'Ahotsak' saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.