Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

23:15ean

Gernikako bonbardaketa gogoan, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan

EiTB

Romana Monasterio 95 urte betetzear dituen arratzuarra Gernikako plazan zegoen bonbardaketaren egunean, eta bertan bizitakoa gogoratuko du Saioa Martijarekin.

  • Ahoz aho, Saioa Martija

    Ahoz aho, Saioa Martija

Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenean, 'Ahoz Aho+' saioak elkarrizketa berezia eskainiko du. Saioa Martija Gernikara joango da Romana Monasterio 95 urte betetzear dituen arratzuarrarekin hitz egitera. Gernikako plazan zegoen bonbardaketaren egunean, eta Julene Mendiola bere loba aldamenean duela, egun hartako bere lekukotza emango dio Saioari.

Solasaldi mahaiaren inguruan Joseba Agirreazkuenaga, Amagoia Gurrutxaga eta Eguzki Urteaga bilduko dira, eta Gernikako bonbardaketa ez ezik, egun eguneko gaiak aztertuko dituzte, besteak beste, Frantziako hauteskundeen lehen itzuliaren emaitzak.

'Ahoz Aho+' gaur gauean eskainiko da, 23:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.