Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

ETB1en

Polizia gehiegikerien biktimak, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan

A.E.|EiTB

Olatz Etxabe, Iñaki Etxaberen alaba, eta Ane Muguruza, Josu Muguruzaren alaba, izango dira platoan euren kasuaz hitz egiteko.

  • Polizia Dallasen

    Polizia Dallasen

Gaur gaueko 'Ahoz Aho+' saioan, polizia gehiegikerien biktimei egingo diete tartea, Espainiako gobernuak legebiltzarrak onartutako legeari helegitea jarriko diola berretsi ostean. Olatz Etxabe, Iñaki Etxaberen alaba, eta Ane Muguruza, Josu Muguruzaren alaba, egongo dira platoan euren kasuaz hitz egiten.

Ondorengo solasaldian Eguzki Urteagak, Amagoia Gurrutxagak eta Iñaki Galdosek hartuko dute parte, eta Frantziako presidentzialen emaitzen analisia ere egingo dute.

'Ahoz Aho+' 23:20ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.