Ahoz Aho +
23:15ean
Laura Garridori elkarrizketa, gaur gauean, 'Ahoz Aho +' saioan
EITB
Amagoia Gurrutxaga, Iñaki Galdos eta Felix Arrieta solaskideak izango dira saioan.
Gaur gauean, Laura Garrido, PP alderdiaren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, hartuko dute gonbidatu 'Ahoz Aho +' albistegi saioan. Saioa Martija aurkezleak egun-eguneko gai politikoen inguruan egingo dizkion galderei erantzungo die.
Horrez gain, Amagoia Gurrutxaga, Iñaki Galdos eta Felix Arrieta kolaboratzaileak mahai-inguruan bilduko dira eguneko gai nabarmenenak aztertzeko.
'Ahoz Aho +' astearteetan izaten da ikusgai, 23:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.