Ahoz Aho +
23:30ean
Izaskun Landaida, gaur gaueko 'Ahoz Aho+' saioan
A.E.|EiTB
Emakunderen zuzendaria elkarrizketatuko du Saioa Martijak.
Gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan, Saioa Martijak Izaskun Landaida Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria elkarrizketatuko du. Indarkeria matxista eta Emakunderen ekimen eta asmoak izango dituzte hizpide. Halaber, solasaldirako mahaian, besteak beste, Pilar Kaltzada eta Amagoia Gurrutxaga arituko dira.
'Ahoz Aho+' saioa 23:30ean izango da ikusgai ETB1en.