Ahoz Aho +
23:30ean
Maixabel Lasa izango da gonbidatua, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan
A.A.| EiTB
ETAren amaiera prozesuaz biktimek duten ikuspuntua jasoko dute Juan Mari Jauregiren alargunaren eskutik.
-
Maixabel Lasa
ETAren behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, biktimek duten ikuspuntua jasoko du gaur gauean 'Ahoz Aho+' saioak Maixabel Lasaren eskutik. Saioa Martijak luze eta zabal hitz egingo du Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibilaren alargunarekin, ETAk bere agirian biktimen inguruan egin duen trataeraz, desegiteak dakarrenaz, bizikidetzaz eta hemendik aurrera egin beharreko urratsez. Iraganaz eta bere bizipenez ere arituko da Lasa 23:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango den elkarrizketan.
Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan albiste nagusiak aztertuko dituzte ondorengo solasaldian Iñaki Galdosek, Eider Alkortak eta Eguzki Urteagak.