Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

23:30ean

Justiziaren jardunaz Augusto Maeso epailearekin, gaur gauean, 'Ahoz Aho +' saioan

EiTB

Horrez gain, Eguzki Urteaga, Amagoia Gurrutxaga eta Josebe Iturrioz solaskideak ere izango dira mahai-inguruan.

  • Augusto Maeso epailea, 'Ur Handitan' saioan

    Augusto Maeso epailea, 'Ur Handitan' saioan. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Augusto Maeso epailea elkarrizketatuko dute 'Ahoz Aho +' saioan. Gizartearen arreta piztu duten hainbat gai izango dira saioaren ardatza, tartean, 'La Manada' taldekoen epaia, sexu-abusuen kasuak, zigorraren inguruko eztabaida, Auzitegi Gorenak hipoteken auzian izandako jokabidea, epaileek jasaten dituzten presioak eta horien inpartzialtasuna…

Horrez gain, Eguzki Urteaga, Amagoia Gurrutxaga eta Josebe Iturrioz solaskideak ere izango dira mahai-inguruan gai horien gaineko iritzia partekatzen.

'Ahoz Aho +' saioa, astearteetan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.