Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

23:30ean

Ana Mezo, Oneka emakume pentsiodunen plataformako kidea, gaur, 'Aho Ahoz+' saioan

EITB

Horrez gain, Asier Blas, Iñaki Galdos eta Josebe Iturrioz solaskideak izango dituzte platoan.

  • Pentsiodunen manifestazioa, Gasteizen

    Pentsiodunen manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EFE

Gaur gauean, Saioa Martijak Ana Mezo Oneka emakume pentsiodunen plataformako kidea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Ahoz Aho+' albistegian. Pentsio duinen aldeko lehen mobilizazioak egin zirenetik urtebete igaro denean, pentsiodunen aldarrikapenak azalduko ditu gonbidatuak eta urte honetako ekintzen balantzea egingo du.

Saioak, gainera, Asier Blas, Iñaki Galdos eta Josebe Iturrioz solaskideak bilduko ditu mahai-inguruan, egun-eguneko gaiak aztertzeko.

'Ahoz Aho+' astearteetan izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 23:30etik aurrera.