Publizitatea
Itxi

2020/10/08

10:48

Alardea

Audientzia

"Alardea"ren estreinaldiak % 10,4ko audientzia izan zuen euskaldunen artean

EiTB

Lehen atalak % 3,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen, oro har.

  • "Alardea" telesaileko fotograma bat.

    "Alardea" telesaileko fotograma bat. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asteazken gauean, urriaren 7an, estreinatu zen ETB1en eta eitb.eus-en "Alardea" fikziozko minisaila. Alardearen gatazkan oinarrituta dagoen telesaila da. Itziar Ituño, Carmen Climent eta Klara Badiolarekin batera, Sara Cozar, Belen Cruz, Amancay Gaztañaga, Amaia Irazabal, Aitzpea Goenaga, Jone Laspiur, Iñigo Aranburu, Kandido Uranga, German Alkarazu eta Iñigo Gastesi aktoreak ditu protagonista.

Lehen atalak ikus-entzuleen % 3,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean % 10,4ko kuota. Horrez gain, 57.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bigarren atala, hurrengo asteazkenean, urriak 14,  izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;