Publizitatea
Itxi

2020/10/21

00:00

Alardea

22:30etik aurrera

"Alardea" telesailaren hirugarren atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Alardearen eguna gero eta hurbilago dago, eta ezinegona gero eta handiagoa da Uriolako protagonisten artean.

0:31
Itziar Ituño,
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, "Alardea" telesailaren hirugarren atala eskainiko da. Telesailaren azken-aurreko atal honetan, Uriola herrian tentsioak gora egin duela ikusiko da. 

Alde batetik, Amaiaren jokaldi bikainari esker, emakumeek desfilatzeko behar dituzten baimen ofizialak lortu dituzte azkenean, eta erakundeen babesa izango dute orain.

Horrez gain, Junek ez ditu momentu onak pasatuko, izan ere, kantinera izateko hautagai diren beste nesken presioa sentituko du, etengabe kritikatzen eta iseka egiten arituko baitzaizkio. Katixa izango da bere alboan dagoen bakarra, eta, hala ere, horrekin ere hainbat arazo sortuko zaizkio. Bestalde, bere amorru eta etsipenaren ondorioz, Junek bere amaren konpainiaren aurka egingo du telebistako elkarrizketa batean. Gertatu den guztiaren ondoren, beraien arteko gatazkak eztanda egingo du.

Bestetik, Aitorren egoera ere gero eta okerragoa da, bere konpainian burgumaisu izateari uko egiteko eskatuko diotelako. Aitorrek harriduraz hartuko du proposamena, eta zalantzak pilatu egingo zaizkio.

Bitartean, eskolak beste eraso bat jasango du berriro, eta ondorioak larriak izango dira. Dena gainbehera datorrela emango du.

Hori guztia eta gehiago, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;