Itxi

Altsasu

Altsasu

Altsasu

Audientziak

"Altsasu" telesailaren lehen atala 112.000 ikus-entzulek jarraitu zuten

EITB

Lehen atalak % 6,4ko audientzia-zatia izan zuen eta euskaldunen artean % 14,2koa.

  • "Altsasu" telesaileko lehen atalaren irudi bat

    "Altsasu" telesaileko lehen atalaren irudi bat. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Asteazken gauean ETB1en eta eitb.eus-en estreinatutako "Altsasu" telesailaren lehen atalak harrera bikaina izan zuen. Izan ere, ikus-entzuleen % 6,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean % 14,2ko kuota.

Horrez gain, 112.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lehen atala berriz ikusi nahi duenak EITB Nahieran atarian du nonahi eta noiznahi ikusteko aukera.