Itxi

Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Gaur gauean

Ipar Euskal Herriko arima irudikatu nahian arituko dira 'Arimaren Margolariak' saioan

EiTB

Lehiakideen zentzumen guztiak piztuko dituen barne bidaia egingo dute saioaren bosgarren atalean.

0:28
Koldobika Jauregi eta Arantza Orbegozo saioko gidariak

'Arimaren Margolariak' saioak proposamen berezia egingo die gaur gauean lehiakideei, zentzumen guztiak piztuko dizkien barne bidaia bat egingo baitute Ipar Euskal Herrira. Biarritzen hasiko dute ibilbidea, eta naturaren indarraren lekuko izango dira bertan. 

Immunitate probari ekin aurretik, coach-ek itsasora hurbiltzeko eskatuko diete, eta, bertan, esplorazio joko bat hasiko dute. Begiak itxi, arnasa hartu, oinutsik jarri eta harea sentitu, dantza egin, oihukatu, olatuak ikusi... Denetarik egingo dute beren arima margolan abstraktu bat egin aurretik prestatzeko. Ondoren, koadroak ohiko herri epaimahai batek aztertu beharrean, margolariek egingo dute: beraiek jarriko diote nota beren lanei. 

Sorpresa horren ostean, parajez aldatu, eta barrualderantz abiatuko dira kaleratzeko proba egitera. Ipar Euskal Herrian horren arruntak diren dantzetako bat ikusiko dute, Godalet dantza, eta horren espiritua margotzen saiatuko dira. 

Proba horiek egin eta gero, Galerian, coachek lehiakideen moldakortasuna izango dute kontuan, eta aste honetan kaleratuko duten lehiakidea nor izango den erabakiko dute. 

'Arimaren Margolariak' asteazkenero izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan.