Itxi

Autentikoak

Autentikoak

Autentikoak

22:30ean

Izaro Andres eta Iker Galartza izango dira gaurko gonbidatuak 'Autentikoak' saioan

EiTB

Mikel Pagadi eta Fermin Etxegoien gidari dituen saioak ametsen mundua hartuko du hizpide.

  • Iker Galartza eta Izaro

    Iker Galartza eta Izaro

Bi aurpegi ezagun izango dira protagonista 'Autentikoak' saioaren gaurko atalean. Mikel Pagadi eta Fermin Etxegoien gidari, ametsen mundua izango dute hizpide atal honetan.

Alde batetik, Izaro Andres abeslaria jasoko dute platoan. Nazioarteko oihartzuna duen musikari mallabitarrak bere ibilbideaz, bide horretan betetako ametsez eta burututako ametsen ondorioez hitz egingo du.

Ametsen mundu hori ezin hobeto ezagutzen du hurrengo gonbidatuak. Iker Galartza aktore eta pailazoak txikitako ametsa bete zuen Gure Zirkua ireki zuenean. Zirkuaren bigarren denboraldia hastear dagoen honetan, bertako sekretu guztiak jakingo ditugu amezketarraren bidez.

Izaro Andres eta Iker Galartza ez dira bakarrik egongo platoan. Ane Lindanek eta Edurne Azkaratek beren ukitu propioa emango diote elkarrizketari.

'Autentikoak' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.