Itxi

Autentikoak

Autentikoak

Autentikoak

Gaur gauean

Mikel Ayestaran eta Moriartiko A. Arregi, J. Garaño eta J.M. Goenaga 'Autentikoak'en

EiTB

Kazetaritza eta zinema izango dira azken saioko gai nagusiak.

0:23
Mikel Ayestaran kazetaria

Nor bere alorrean, baina Euskal Herri mailan onenak diren gonbidatuak izango dituzte 'Autentikoak' saioaren zazpigarren atalean, gaur gauean. Mikel Ayestaran korrespontsala izango da gonbidatuen sofan esertzen lehena, eta, ondoren, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko Aitor Arregi, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga elkarrizketatuko dituzte.

Mikel Ayestaranek urteak daramatza Ekialde Hurbileko gorabeheren berri ematen. Horren harira, kazetaritzako sari dezente jaso ditu, eta liburu esanguratsuak ere idatzi ditu. Besteak beste, Israelgo bizimoduaz eta kazetari gisa izandako bizipenez ariko da beasaindarra.

Euskal zinemak eman dituen hiru zuzendari esanguratsuren txanda izango da ondoren. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga La Trinchera Infinita izeneko pelikula egiten ari dira, lehendabizikoa hirukote modura. Besteak beste, azken filmaren xehetasunez eta hirukote gisa izandako gorabeherez jardungo dute, Pagadi eta Etxegoien gidari.

Galdu ezineko atala izango da gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean hasita.