Itxi

Auzolan

Auzolan

Auzolan

21:30ean

Anizko festak, gaur, 'Auzolan' saioan

A.H. | EITB

Nafarroako Aniz herriko festak antolatzeko auzolana egingo du Ibon Gaztañazpik.

0:20

Hainbat auzo eta herrietako auzolanetan parte hartu ondoren, 'Auzolan' saioaren denboraldiko azken kapituluan, Anizera hurbilduko da Ibon Gaztañazpi bertako festak eta hauen antolaketa ezagutzeko asmoarekin.

Baztanen kokaturik, 70 biztanle dituen herri txikia da Aniz. Horietatik ia 20 umeak izanda, egunero biltzen dira frontoian herriko guraso, ume zein gazteak. Denak batzeko ohitura hori aspaldikoa dute Anizen, edozein ekimen antolatzeko betidanik auzolanean aritu izan baitira. Adibide garbia da, bertara bizitzera etorritakoek ere auzolanetan parte hartzen dutela.

Hori ikusirik, Ibon Gaztañazpi herriko festen antolaketan murgilduko da, ostiraleko prestaketetatik, larunbateko festen hasiera eta umeen egunaren amaieraraino. Aurreko saioetan bezala, ekintza ezberdinetan arituko da Ibon. Tartean, kaleen garbiketan, txosna muntatzen, suziriak botatzen edota paella lehiaketan epaile lanak egiten. Eta amaitzeko, ia 48 orduko lanaldi horren opari bezala, Ibonek aniztarrei eta bereziki umeei sorpresatxo bat eskainiko die.

'Auzolan' gaur emitituko da, 21:30etik aurrera, ETB1en.

TB1en.