Bago!az
22:15ean
Euria protagonista duten kantuak, gaur gaueko 'Bago!az' saioan
A.H. | EITB
Besteak beste, 'Purple rain', 'Umbrela', 'It's raining men' eta 'Euritan dantzan' kantak abestuko dituzte.
Gaur gaueko 'Bago!az' saioan, euriari egingo diote omen. Abesti zenbatezinak inspiratu dituen euriak protagonismo berezia izango du eta besteak beste 'Purple rain', Rihannaren 'Umbrela', 'It´s raining men' eta 'Euritan dantzan' abestiak entzuteko parada izango dute ikus-entzuleek. Gainera, Ainhoa Larrañaga aktorea, 'Go!azen'eko Eli, izango da epaile gonbidatua.
'Bago!az' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.