Bago!az
22:15ean
Emozioz beteriko finalerdia, gaur gauean, 'Bago!az' saioan
A.E.|EiTB
Karmele, Maria, Iholdi, Iñaki Torralbo eta Iñaki Ainciburu izango dira nor baino nor gehiago finalerako txartelaren bila.
'Bago!az' saioaren finalerdia jokatuko da gaur gauean. Emozioz betetako programa izango da, geroz eta gutxiago falta baita 'Go!azen'en paper bat zeinek lortuko duen jakiteko. Bost lehiakide iritsi dira azken txanpa honetara: Karmele Gurbindo, Maria Ereña, Iholdi Beristain, Iñaki Torralbo eta Iñaki Ainciburu.
Eskenatoki gainean Cher, Alicia Keys eta Justin Bieber paregabeak ikusteko aukera izango dugu. Mikel Urdangarinek eta Coldplay taldeak ere girotuko dute finalerdia. Bestalde, Pantxoa eta Peioren bisita sorpresa izango dugu.
'Bago!az' saioaren final handiaren atarikoa, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en, Zuriñe Hidalgok aurkeztuta.