Bago!az
Final handia
Iholdi, Iñaki, Maria eta Karmele, gaur gauean, 'Bago!az'en finalean
A.E.|EiTB
Irabazleak 'Go!azen' telesailean parte hartzeko aukera izango du.
Gaur gauean, 'Bago!az' saioaren final handia izango da ikusgai ETB1en, Zuriñe Hidalgok aurkeztuta. Iholdi Beristain, Iñaki Torralbo, Maria Ereña eta Karmele Gurbindo heldu dira finalera, Iñaki Ainciburu kanpoan gelditu baitzen Torralborekin izandako dueluaren ondoren.
Garaileak 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren datorren denboraldian aktore izateko aukera irabaziko du.
Sorpresaz beteriko finala izango da, eta The Beatles eta Spice Girls taldeek animatuko dute saio berezia.
Anjel Alkain, Karmele Larrinaga, Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi, Alex Sardui, Iñigo Azpitarte eta Miren Arrieta ('Go!azen'eko Ane) izango dira, beste behin, txapelduna aukeratzeko arduradunak.
'Bago!az' saioaren finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en, 22:15ean.