Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Talentu saioa

Aritz Mendiola, gaur gauean, 'Bago!az' saioan

A.E. | EiTB

Besteak beste, Ed Sheeran, Beyoncé, Xabier Lete eta Kauta izango dira ikuskizunean.

Ostiral iluntzean ere, ikuskizun bikainak ekarriko ditu 'Bago!az' talent show ezagunak. Euskal herriko zortzi talentu gazte ezagutuko ditugu, eta onena eman beharko dute hurrengo fasera pasatzeko.

Aritz Mendiola, 'Go!azen'eko Gari, izango da aste honetako gonbidatu berezia. Etxeko guztiok elkarrekin gozatzeko moduko saioa izango dugu. Besteak beste, Ed Sheeran, Beyonce, Xabier Lete eta Kautaren emanaldiak izango ditugu.

'Bago!az' asteazken gauetan eta ostiraletan izaten da ikusgai, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.