Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

4. atala

Nerea Gorriti, gaur gauean, 'Bago!az'en

EITB

Azken lehiakideak ezagutuko ditu laugarren atalean, eta Stevie Wonder, Alicia Keys, Lauroba, Zea Mays, Ruper Ordorika, Shawn Mendes, Maroon 5 eta Pinken abestiak eskainiko dituzte.

Aste honetako 'Bago!az' saioan, lehiaketaren bigarren fasera pasatuko diren azken lau lehiakideak ezagutuko dituzte. Emozio handiko atal honetan, emanaldi paregabeak izango dira ikusgai, eta Nerea Gorriti, 'Go!azen'eko Erika, izango dute gonbidatu.

Artista gazteek Stevie Wonder, Alicia Keys, Lauroba, Zea Mays, Ruper Ordorika, Shawn Mendes, Maroon 5 eta Pinken abestiak eskainiko dituzte, epaimahaiko ospetsuen laguntzarekin.

'Bago!az' 22:30ean izaten da ikusgai asteazkenetan eta 21:00etan ostiraletan, eitb.eus-en eta ETB1en.