Bago!az
22:30ean
'BaGo!az'ek bere lehen dueluarekin hasiko du gaurko atala
EITB
Miren Arrieta eta Nerea Gorriti 'Go!azen'eko aktoreak izango dira coach gonbidatuak 22:30etik aurrera.
-
Josu Gonzalez, Andoni Ollokiegi eta Jokin Doral
'BaGo!az'ek lehiaketaren lehen dueluarekin hasiko du bigarren atala. Pasa den astean, epaimahaiak Josu Gonzalez izendatu zuen duelurako eta Andonik bere Ollokien artetik Jokin Doral aukeratu zuen lehiarako. Bien artean, bakar batek irabazi eta lehiaketan jarraituko du. Andoniren gidaritzapean 'Laztana' euskal rockaren klasikoa abestuko dute. Emanaldiaren ondoren, epaimahaiak bietako baten alde egin beharko du apustu.
Duelua amaitu ondoren, berriz ere, emanaldi itzelak izango dira. Lehen saioan maila altua dagoela argi erakutsi zuten eta aste honetan ere denok txunditzera datoz Andrea, Eider, Aintzane, Gabriela, Iker eta Aitzol. Gainera, programan izango dira Miren Arrieta eta Nerea Gorriti coach gonbidatuak eta eszenatokian Sinead O’Connor, Izaro edo Britney Spearsen abestiak entzungo ditugu.
Programa bukatzeko, Andoniren hautagaiek beste euskal klasiko bat abestuko dute akustikoan: Itoizen 'Hegal egiten'.
'BaGo!az' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Ostiraletan berriz ematen dute, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.