Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

22:30ean

Noelia eta Arnatzen arteko duelua, gaur gauean, 'BaGo!az' saioan

EITB

Aritz Mendiola aktorea izango da coach gonbidatua.

0:20

'BaGo!az'eko bosgarren saioa abesti hunkigarriz, karakterizazio harrigarriz eta hiru edizio hauetako emanaldi onenekin dator gaur gauean.

Aurreko astean duelua irabazi arren, Noelia izan zen boto gutxien jaso zituena, eta Andonik Arnatz aukeratu zuen haren kontrako duelua egiteko. Bien arteko duelu honekin hasiko da gaurko saioa. Beasaingo abeslaria, bigarren astean jarraian duelura joango da, baina oraingoan, bere postua defendatzera. Arnatzek berriz, bere lehen aukera izango du eta Andoni eta bere gitarrarekin batera, Lor taldearen 'Zure doinua' abestuko dute nork jarraitu erabakitzeko.

Gainerako lehiakideek ere, beraien onena emango dute. Oso bilakaera ona iza dute eta gero eta parekatuagoa dago aurtengo edizioa. 'Bago!az'eko agertokira Andrea, Iker, Jokin, Aintzane, Aitzol eta Jokinek Elton John, Dire Straits edo Berri Txarrak ekarriko dituzte. Euskal klasiko handi batek ere izango du bere tartea, izan ere Xabier Saldiasek eta Aintzane Arzamendik 'Lau Teilatu' kuttuna abestuko dute.

Gainera, aste honetan, Aritz Mendiola izango da coach gonbidatua. Eta programa borobiltzeko, beste euskal klasiko bat, Laboaren 'Izarren Hautsa' abestuko du Andoni Ollokiegik bere Ollokiekin.

'BaGo!az' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, ostiraleta saioaren unerik onenak izaten dira ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.