Bago!az
21:00etan
Azken duelua, gaur gauean, 'BaGo!az'en bederatzigarren programan
EiTB
Twin Melodyko Paula Etxeberria izango da saioan coach gonbidatu gisa.
Andoniren azken Ollokiak harmailatik jaitsi eta dueluan abestuko du gaur 'BaGo!az' saioan. Horrela, Kimetzek bere aukera izango du Aintzaneren aurka dueluan lehiatzeko. Oso duelu berezia izango da, izan ere, Aintzane eta Kimetz lagun minak dira umetatik. Bietako batek jarraituko du 'Bago!az'en. Hesian taldearen 'Ezin ahaztu' abestuko dute, orain arteko duelurik hunkigarrienetako batean.
Duelu ostean emanaldiak etorriko dira. Artista mitikoak gerturatuko dira gurera, izan ere, Saldias eta Iker The Beatlesen azalean sartuko dira, eta Jokin eta Anjel Alkain Frank Sinatra bihurtuko dira 'New York, New York' abesteko. Bestalde, Ylenia eta Dánae Lady Gaga bilakatuko dira, look harrigarri batekin. Halaber, Alexek eta Eiderrek Katamaloren 'Min hau' abestuko dute, Iker Villa eta Sandra bikote barakaldarrak Jareren 'Betiko doinua' eta Maria Amolategik dueluaren irabazlearekin Ken Zazpiren 'Bihotz' abestuko du. Bukatzeko, Twin Melodyko Paula Etxeberria etorriko da coach gonbidatu gisa Andrearekin 'Close to me' abesteko.
'BaGo!az' 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.