Bago!az
Gaur, 21:00etan
Alex Sardui, Andoni Ollokiegi eta Xabier Saldias elkarrekin kantuan, 'Bago!az'en
EITB
Twin Melodyko Aitana Etxeberria izango da gaurko coach gonbidatua.
-
Alex Sardui, Andoni Ollokiegi eta Xabier Saldias. Argazkia: EITB
Gaur gauean, 'Bago!az'eko hamaikagarren programak puntako emanaldiak ekarriko ditu. Aste honetan, aurtengoan lehengo aldiz, hirukote bat izango dugu, eta ez nolanahikoa: Alex Sardui, Andoni Ollokiegi eta Xabier Saldias Hiru Tenoreak izango dira. Saldiasek aurreratu duenez: «gazte hauei benetan abesten irakasteko ordua da!». Umorez betetako emanaldia izango da, dudarik gabe.
Lehiaketan ez da Jokin Doral lehiakidea gelditzerik izango, Anjel Alkainekin Queenen Don’t stop me now abestuko baitu. Maria Amolategi eta Iker Gutierrez berriro ere elkarrekin, Robbie Williamsen Angels abesteko. Ylenia eta Andreak ere bikotea errepikatuko dute Titanium kantatzeko Siaren azalean. Danaek, aurreko saioa irabazi eta Iker Villarekin abestea aukeratu zuen. Biei, Nogen talde donostiarraren Oxigenoa abestia egokitu zaie, epaimahaiaren harridurarako. Azkenik, Twin Melodyko Aitana Etxeberria etorriko da coach gonbidatu gisa, Eider Etxeandiarekin Avril Lavignen Complicated interpretatzeko.
'Bago!az' ostiraletan izaten da ikusgai 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.