Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

Hirugarren atala

Goienetxeatarrak eta Bengoetxeatarrak indarrak parean, gaur, "Baserria"n

EITB Media

Natalia eta Xegoneren arteko harremana geroz eta zailagoa da.

0:32
Baserria saioko lehiakideak auzolan proba hastear

"Baserria"ren hirugarren atala izango da igande honetan ikusgai. Baserrian denbora azkar doa, eta konturatzerako bi bikote gutxiago daude lehian. Kalera jaisten azkenak Beñat eta June izan dira, eta orain Goienetxeatarrek eta Bengoetxeatarrek indarrak pare-parean dituzte.

Lehiaketako begi guztiek Natalia eta Xegoneri begira jarraitzen dute, bien arteko harremanak ez baitauka batere itxura onik. Taldean, gainera, Nataliaren aurkako lehen iritziak sortzen hasi dira; Ainhoak, Luisen bikoteak, argi eta garbi azaldu du Nataliarekiko ezin-ikusia.

Hain justu ere, Luisek hartu du talde gorriaren gidaritza, eta bere ardura izango da taldekideak garaipenera eramatea, berriro ere arriskuan egon nahi ez badute. Parean ordea, talde urdina izango dute, Ibaik eta Eduk osaturiko bikotea buru dutela.

"Baserria" 22:00etan dago ikusgai, ETB1 eta eitb.eus-en.