Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:15ean

Joarea berriz ere jotzeko aukera, gaur gauean, "Baserria" saioan

EITB Media

Badaude baserritarrak bikotekidea aldatzeko gogoz, talde urdinean zein gorrian; beraz, auzolan proba irabaztea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da.

0:27
Baserria

"Baserria" lehiaketaren seigarren atala izango da ikusgai gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Camilo eta Bidane izan dira etxeko bidea hartu duen laugarren bikotea, eta ez dute girorik onena utzi talde urdinean. Bereziki kontuan izanda aste erabakigarri baten aurrean daudela.

Izan ere, joarea jotzeko aukera izan dute berriz ere Negutegian, eta badakigu horrek zer esan nahi duen: Joarea jotzea erabakitzen badu, baserritar batek erronka bota ahal izango du beste baserritar bati beren bikotekideak trukatzeko.

Hala, auzolan proba irabaztea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. Talde urdinean zein gorrian badaude baserritarrak bikotekidea aldatzeko gogoz. 3,2,1... lanera!

"Baserria" lehiaketa, igandero, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial