Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:15ean

Bikotekako lehia hasiko da, gaur gauean, "Baserria" saioan

EITB Media

Jokin eta Andrearen kanporatze polemikoak giroa zapuztu du. Bost dira lehian jarraitzen duten bikoteak, eta hemendik aurrera taldeak desagertu egingo dira.

Jokin eta Lucia elkar besarkatzen

Bikotekako lehia hasiko da gaur, "Baserria" saioko hamargarren atalean, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Jokin eta Andrearen kanporatze polemikoak giroa zapuztu du, eta Lucia da galera hori gehien sentituko duen pertsona, harreman berezia baitu Jokinekin. Luciak ez daki, baina Jokinek berak esango dio agur. 

Jokinen eta Luciaren agurra

Jokinen eta Luciaren agurra

Realityaren bigarren edizio hau azken txanpan sartu da, eta bost dira orain lehian jarraitzen duten bikoteak; beraz, aurrerantzean ez da talderik egongo. Izaskun eta Nai, Urki eta Lucia, Asier eta Tania, Petatu eta Ainhize eta Edurne eta Goiko; horiek dira garaipena lortzeko bikote hautagaiak eta, hemendik aurrera, bikoteka bakarrik lehiatuko dira. 3,2,1… Lanera

"Baserria" lehiaketako atal berria, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial