Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

"Baserria, Finalaren atarian" programa berezia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Finalera iritsi diren sei lehiakideen azken ordua jasoko du saioak, eta finalerako estrategiak aztertuko dituzte. Amalur Arbelaitz eta Jon Areitio adituek, gainera, finalerako prestatu duten probaren berri emango dute.

0:32

Gaur gauean,  "Baserria, Finalaren atarian" programa berezia izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bigarren edizio honetako final handiaren atarian, sei finalisten azken ordukoa, bikoteen arteko tirabirak eta orain arte lehiaketan egindako ibilbidea aztertuko dute. Finalerako estrategiak ere hizpide izango dituzte.

Kaleratutako lehiakideek ere lekua izango dute programa berezi honetan: Jokinen baserrian Bengoetxeatarrak elkartuko dira; eta Goienetxeatarrak, berriz, Orion, bilduko dituzte, Telmoren bizitokian. Finalari begira, bikote desberdinen aukerak aztertu eta denboraldian izandako une garrantzitsuenak eta garapena ere gogoan izango dituzte bi taldeek.

Gainera, Amalur Arbelaitz eta Jon Areitio saioko adituek finalerako prestatutako probaren berri emango dute.

 "Baserria, Finalaren atarian" saio berezia, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial