Baskoniako Historia bat
22:30ean
Euskal mitologia aztergai, gaur gauean, 'Baskoniako Historia Bat' saioan
EITB
Alberto Santanak aurkeztuta, euskal kondaira eta mitoen jatorria aztertuko du aste honetako saioak.
Mendeetan zehar uste izan dugu, hainbat pertsonaia fantastiko bizi zirela Baskonian. Izaki hauek euskal mitologiaren protagonistak dira, kristautasunaren aurretik, gurtzen ziren jainkoen inguruko mitoez osatutako mitologiaren protagonistak, hain zuzen ere. Mari, Lamiak, Basajauna eta Olentzero pertsonaiak oraindik ere bizirik jarraitzen dute gaur egungo gizartean, eta haien aztarnak jarraituz, historian atzera egingo du gaurko 'Baskoniako Historia Bat' saioak. Pertsonaia hauen kondairen egiazko jatorria aztertuko du saioak, eta ipuin herrikoiek bere egin zituzten pertsonaia historikoen benetako bizitzak azalduko ditu.
'Baskoniako Historia Bat' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
n.