Itxi

Batek daki

Batek daki

Batek daki

22:15ean

Zoriontasunaz, gaur gauean, 'Batek Daki' saioan

A.H. | EITB

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin, eta Gazteako Julen eta Antton Telleria anaiekin egongo da, besteak beste, Aitziber Garmendia.

0:19

Gaur gauean, 'Batek Daki' saioan zoriontasunaren gaia aztertuko du Aitziber Garmendiak. Zer da zoriontasuna? Zoriontasun ezberdinak al daude? Nola lortzen du jendeak zoriontsu izatea? Nola egin besteei zoriontsu sentiarazteko? Horretarako, hainbat jenderekin elkartu da Aitziber eta haiei zoriontsu egiten dien gauzak probatu ditu berak ere.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek pailazoz jantziko dute Aitziber eta, ondoren, haien paperean jarriko da gainera. Halaber, 'Krudiboro' bat nola bizi den ere ikusi, aztertu eta frogatuko du. Zuzenean naturarekin kontaktu oso estua daukan Pedro Mari Bastegietarekin zoriona nola lortzen duen jakingo du Aitziberrek.

Askok diote zoriontasuna diruan oinarritzen dela. Hori dela deta, luxuzko bizitza bat eramatea zer den frogatuko du Aitziberrek, Maria Kristina hotelean eta Auzmendi firma ospetsuko dendan izango da erosketa batzuk egiten. Bestalde, bideojoko zaletu batzuekin ere batuko da Aitziber eta jokoetan jolastean, zerk egiten dituen zoriontsu jakingo du.

Telleria anaiekin, Gazteako 'Akabo Bakea' irratsaiora abiatuko da Aitziber zorionaren bila. Lanean ere zoriontsu izan gaitezkeelako, adibide oso aproposa dira Julen eta Antton Telleria. Aitzitik, askok diote lana uztean datorrela zoriona. Hori dela eta, Orioko jubilatu talde batekin elkartu da Aitziber, erretiroaren ostean zoriontasuna datorren jakiteko.

22:15ean izango da ikusgai 'Batek Daki' saioa ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.