Itxi

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

Gaur, 22:15ean

Asisko Urmeneta eta Yogurinha Borova, 'Berandu Baino Lehen' saioan

A.E.|EiTB

Hozta Nafarroa Behereko udalerrian egongo da marrazkilariarekin, eta Bilboko gaua ezagutuko du Laudioko transformistaren eskutik.

0:22

Gaur gauean, 'Berandu Baino Lehen' saioan, Fermin Etxegoienek Asisko Urmeneta marrazkilari nafarra eta Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova Laudioko transformista, elkarrizketatuko ditu. Lehenengo tartean, Hozta Nafarroa Behereko udalerrira joango dira, herri txiki eta berde horretan bizi baita Asisko duela hamar urtetik. Komikigile historikoak bere bizimoduaz, bere familiaz (Francoren garaian Iruñeko alkate izandako Miguel Javier Urmenetaren semea eta Kukuxumusu enpresaren fundatzaile Mikelen anaia da) eta abertzaletasunaz hitz egingo du, besteak beste.

Bigarren tartean, ostera, Bilboko gauean murgilduko da Oñatiko kazetaria, eta kabaretaren eta transformismoaren mundua ezagutuko du Eduardo Gaviñaren eskutik. Asier Bilbao transformistak duen Key kabaretean hasiko dute solasaldia, eta Kepa Olarreta 'Las Fellini' taldeko kidearen Zubiburu erretegira joko dute ondoren.

'Berandu Baino Lehen', ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.