Berandu baino lehen
22:30ean, ETB1en
Andoni Egaña eta Laura Garrido, gaur, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.H. | EITB
Bertsolariak Zarautzen jasoko du Fermin Etxegoien, eta PPko parlamentariarekin Gasteizko La Florida parkeko kafetegian izango da.
Andoni Egaña bertsolaria eta Laura Garrido politikaria izango dira gaurko gonbidatuak 'Berandu Baino Lehen' saioan.
Lau aldiz Euskal Herriko Bertsolari txapelduna izan den Egañak Zarautzen, bere jaioterrian, jaso du Fermin Etxegoienen bisita. Hondartzan zehar hara eta hona, bizitzaz, euskaraz eta bertsolaritzaz arituko dira solasean biak.
Laura Garrido PPko parlamentariak, bestalde, Gasteizko Florida parkeko kafetegian jarri du hitzordua Ferminekin. Horren alde ezezagunena erakutsiko digu elkarrizketa honek, ikastolako neskato bat izatetik Alderdi Popularreko militante izatera nola heldu zen kontatuko baitigu. Gainera, euskararen erabilera eta ustelkeria ere izango ditu hizpide.
'Berandu Baino Lehen', ostegunetan, 22:30etik aurrera, ETB1en eta online.