Berandu baino lehen
Gaur, 22:00etan
Gaizka Garitano futbol entrenatzailea, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.H. | EITB
Horrez gain, 'Eskamak Kentzen' telesaileko Barbara Goenaga eta Joseba Apaolaza aktoreekin izango da Fermin Etxegoien.
Gaizka Garitano, Barbara Goenaga eta Joseba Apaolaza izango dira gaurko 'Berandu Baino Lehen' saioaren protagonistak. Hasteko, Fermin Etxegoien aurkezlea Gaizka Garitano futbol entrenatzailearekin solasean arituko da Pagoetako parkean, Garitanok kirol egiteko erabiltzen duen eremu ederrean, hain zuzen ere. Futbolaren inguruko hainbat gai jorratuko dituzte, eta bere egungo bizimodua nolakoa den ere azalduko du Garitanok.
Ondoren, Donostiako portura joango da Fermin Etxegoien, Barbara Goenaga eta Joseba Apaolaza 'Eskamak Kentzen' telesaileko protagonistekin elkartzera. Telesailari buruz hitz egiteaz gain, euren lanak eta bizimoduak errepasatuko dituzte solasaldian zehar. Goenaga, gainera, Borja Semper PPko parlamentariarekin bizi duen harremanaren inguruan ere mintzatuko da.
'Bernadu Baino Lehen' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta online.
nline.nline.