Berandu baino lehen
22:20an, ETB1en
Jon Plazaola eta Josebe Iturrioz, gaur, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.H. | EITB
Fermin Etxegoien Sevillan arituko da aktorearekin solasean, eta Donostiako Emakumeen Etxean bilduko da feministarekin.
Gaur gaueko 'Berandu Baino Lehen' programa Sevillan hasiko da. Bertara joan da Fermin Etxegoien kazetaria Jon Plazaola aktorearekin solas egitera. Urretxuko aktorea Andaluziako hiriburuan ari da lanean, egungo telesailik arrakastatsuenetako bat ('Allí Abajo') filmatzen. Sevilla euritsu batean elkartu eta, besteak beste, famaz, estereotipoez eta arrakastaz mintzatuko dira.
Oso bestelakoa izango da programaren bigarren atala. Donostiako Emakumeen Etxean egin du hitzordua Etxegoienek Josebe Iturrioz feminista eta filosofoarekin. Elkarrizketa sutsu batean, transfeminismoari, lesbianismoari eta generoari buruz eztabaidatuko dute biek. Iturriozek, gainera, bere esperientzia propioa kontatuko du, eta harreman sexualez eta sentimentalez arituko da mingainean herdoilik izan gabe.
'Berandu Baino Lehen' gaur, osteguna, izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.