Itxi

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

22:15ean, ETB1en

Orain arteko unerik esanguratsuenak 'Berandu Baino Lehen' saioan

A.E.|EiTB

Onintza Enbeita, Bernardo Atxaga, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Aiora Errenteria, Jon Plazaola eta Yougurinha Borovak Fermin Etxegoienekin izandako solasaldien zatiak eskainiko dira.

Gaur gaueko 'Berandu Baino Lehen' saioa orain arte emititutako atalen laburpen bat izango da. Hamar programetako zazpi elkarrizketa aukeratu dituzte eta hauen unerik esanguratsuenak gogoratuko dituzte.

Onintza Enbeita Madrilen EH Bilduko legebiltzarkideak (gure lehenengo gonbidatua izan zena); Bernardo Atxaga, Pako Aristi eta Toti Martínez de Lezea idazleek; Aiora Errenteria Zea Mayseko kantariak; Jon Plazaola 'Allí abajo' telesailaren protagonistak eta Yogurinha Borova transformistak Fermin Etxegoien kazetariarekin izandako solasaldien aukeraketa bat ikusi ahal izango dugu.

'Berandu Baino Lehen' 22:15ean izango da ikusgai gaur gauean eitb.eus-en eta ETB1en.

ETB1en.