Berandu baino lehen
22:15ean
Iker Galartza eta Esozi Leturiondo, gaur, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.H. | EITB
Fermin Etxegoienek Iker Galartza aktorea eta Esozi Leturiondo, Mario Onaindiaren alarguna, elkarrizketatuko ditu.
Gaurko 'Berandu Baino Lehen' saioan, Fermin Etxegoienek Iker Galartza aktorea eta Esozi Leturiondo, Mario Onaindiaren alarguna, elkarrizketatuko ditu.
Tolosako kanposantuan abiatuko dira Fermin eta Iker Galartza, bertan baitago lurperatuta Ikerren lagun min eta Poxpolo eta Mokolo pailazo taldeko kide izandako Iñaki Odriozola. Oso hunkituta, bere laguna gogoratzen hasiko da Galartza, baina, ondoren, bere bizitzaren eta profesioaren hainbat kontu eta pasadizo dibertigarri kontatuko dizkio Etxegoieni, baita mito batzuk 'desmitifikatu' ere.
Tolosatik Gasteizera egingo du salto Oñatiko kazetariak. Hiriburuan, San Martin auzoan zehazki, Euskadiko Ezkerrako (EE) buruzagi izandako Mario Onaindiarekin bizitza partekatu zuen emakumearekin elkartuko da. Egun, Leturiondo Mario Onaindia Fundazioaren presidentea da, eta, 2005 eta 2012 bitartean, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea izan zen. Besteak beste, memoria pertsonala, bortxakeria politikoa, justizia, eta gure herriaren iragana, orainaldia eta etorkizuna izango dira jorratuko dituzten gaiak.
'Berandu Baino Lehen' saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.
TB1en.