Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

"Istripu batek bizitza aldatu zidan" gaia ardatz, gaur, "Biba Zuek!"en

EiTB

Horrez gain, saioak Joxe Mari Iparragirre musikari, idazle eta bertsolariari omenaldi bat egingo dio.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

Gaur, esperientzia zail bat bizi izan duten gonbidatuak izango dira "istripu batek bizitza aldatu zidan" gaiaren harira "Biba Zuek!" saioan. Gaiari lotuta, hainbat testigantza bilduko ditu saioak. Gonbidatuak une zail batetik pasa duten arren, nolabait egoera txarrei bere alde positiboa ateratzen jakin dute guztiek. Bidelaguna Asier Maia izango dute Skype bidez.

Ondoren, Joxe Mari Iparragirre musikaria, idazlea eta bertsolaria ekarriko du gogora saioak, eta nor hoberik bere ibilbidea eta bizitza errepasatzeko, Gontzal Mendibil baino. Berarekin batera, Agus Barandiaran kolaboratzailea izango da platoan, eta elkarrekin, zuzenean, abesti bat eskainiko dute.

Bestalde, Jon Artano kazetaria eta Aritz Ganboa artzaina izango dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia laguntzen.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.