Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Pello Zabala izango da gaurko protagonista "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Lehenago, Maitane Ormazabal bidelagun dutela, norbaiti esker bereziak eman nahi dizkioten gonbidatuak jasoko ditu saioak.

  • Pello Zabala

    Pello Zabala. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, "Zuri esker" gaia landuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten "Biba Zuek!" saioan. Izan ere, gonbidatuek badute nori eskerrak eman bizitza salbatu edota bizitza aldatu dietelako; beraz, biharko saioa aukera ezin hobea izango da horretarako. Maitane Ormazabal izango dute solaserako bidelagun.

Horrez gain, gonbidatu nagusia Euskal Herrian maitatua den fraidea izango da protagonista: Pello Zabala frantziskotarra, euskal idazlea, irrati aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa.

Kolaboratzaileak, berriz, Iker Lauroba, Ainhoa Vitoria eta Jon Garate izango dira. Eta, beti bezala, Aritz Ganboa artzaina izango dute bere egunerokoaren berri ematen.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.