Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Asisko Urmeneta izango da gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioaren protagonista

EITB

Aurretik, gurasoen ibilbidea jarraitu duten seme-alabak izango ditu saioak gonbidatu.

  • Asisko Urmeneta

    Asisko Urmeneta. EITBren bideo batetik atertako irudia

Gaur arratsaldean hainbat gonbidatu izango ditu "Biba Zuek!" saioak. Alde batetik, lehen zatian Enbor bereko ezpalak izenpean gurasoen ibilbidea jarraitu duten seme-alabak izango dira protagonista. Tartean, Xabier eta Leire Leturia elkarrekin joango dira; izan ere, aitaren ibilbideari jarraituz, musika munduan barneratu da Leire.

Bigarren orduko gonbidatua Asisko Urmeneta ilustratzailea izango da. Berarekin batera, Mikel Markez eta Mikel Elizegi izango dira platoan. Zeintzuk izango dira Mikel Markezen eskutik Asisko Urmenetak jasoko dituen "Hiru Akordeak"?

Bestalde, Euskaraldian bete-betean sartuta gaudela, Marta Elvirak euskaldun berri bat aurkeztuko du, aurten ahobizi izango dena.

Eta, nola ez, bukatzeko, Aritz Ganboa artzainak ez dio huts egingo eguneroko hitzorduari, eta azken ordu laurdenean berarekin egingo dute bat.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" telebista saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.