Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalaga pilotariak, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Aurretik, elkarte bitxietako kideak hartuko dituzte, hala nola Bermeoko Irrintzien Elkartea edota Errenteriako Burusoilen Elkartea.

  • Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai pilota partida batean

    Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai pilota partida batean. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, elkarte bitxien inguruan arituko gara "Biba Zuek!" saioko lehen zatian. Gonbidatuak elkarte bitxi edo arraroetako kide dira, esaterako Bermeoko Irrintzien elkartea edota Errenteriako Burusoilen Elkartea. Solasaldian zehar, Asier Maia izango dute bidelagun.

Bigarren orduko gonbidatuak Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalaga pilotariak izango dira. Aldai eta Arrizabalaga Master Laboral Kutxako txapelketako finalerdira iritsi den bikotea da eta abenduaren 6an jokatuko dute finalerdia Derion. Marta Elvirak Erradiografia egingo die eta Jon Garateren artxiboari ere aurre egin beharko diote.

Iker Lauroba Oiartzunen grabaturiko Hitz-zopa atala aurkezten izango da, eta, egunero bezala, Aritz Ganboa artzainarekin bat egingo dute saioaren azken minutuetan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.