Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jabier Muguruza musikaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Aurretik, beste hiru artistarekin hitz egingo dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatzen duten saioan.

  • Jabier Muguruza

    Jabier Muguruza. Argazkia: EITB

Artea bizimodu duten hiru artista izango dira gaur "Biba Zuek!" saioko protagonistak. Piercingak, tatuajeak, graffitiak eta hondarrezko eskulturak artearen ikuspegitik ulertzen dituzten hiru gonbidaturen testigantzak jasoko ditu saioak. Haien iritziak tartekatuz, Maitane Ormazabal izango dute solasaldian zehar bidelagun.

Bigarren orduko gonbidatuak, aldiz, musikaz beteko du platoa. Izan ere, Jabier Muguruza artistak Oker (txakurra da) umeentzako disko berria aurkeztuko du. Halaber, bere ibilbidea ere errepasatuko dute.

Platoan izango dira, besteak beste, Vidal Salcedo medikua, Agus Barandiaran eta Jon Garate kolaboratzaileak eta Aritz Ganboa artzaina.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.