Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Julen Telleria aurkezlea eta irrati esataria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Aurretik, liburu bat idazteko moduko bizitza izan duten hiru gonbidatu izango dira saioan.

  • Julen Telleria

    Julen Telleria. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Liburu bateko protagonista naiz" izenburupean hasiko da saioaren lehen zatia. Liburu bat idazteko moduko bizitza duten hiru gonbidatu izango dira protagonista, Asier Maia bidelagun dutela.

Bigarren ordurako, berriz, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak oso gertukoa duten gonbidatu bat elkarrizketatuko dute: Julen Telleria telebista aurkezlea eta irrati esataria.

Tolosarraren ondoan, Jon Artano, Mikel Elizegi, Marta Elvira, Jon Garate eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak izango dira platoan.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.