Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Klaudio Landa aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Igandean, urtarrilaren 10ean, ETB1en eta eitb.eus-en estreinatuko den "Baserria" saioa aurkeztuko du Landak.

  • Klaudio Landa.

    Klaudio Landa. Argazkia: EITB.

"Biba Zuek!" saioko asteko azken gonbidatua Klaudio Landa aurkezlea izango da. Landa ETB1ek eta eitb.eus-ek datorren igandean estreinatuko duten "Baserria" saio berria aurkeztera gerturatuko da platora. Klaudio Landa bera arituko da saioaren aurkezpen lanetan, baserritarrak eta kaletarrak elkarrekin bikoteka lehiatuko diren saioan, hain zuzen. Landak Agus Barandiaran eta Mikel Elizegi izango ditu kolaboratzaile.

Saioaren lehen orduan osasun mentalaren gaia jorratuko dute. Gonbidatuek osasun mentalari aurpegia jarri eta eman beharko litzaiokeen garrantzia aldarrikatuko dute. Ondoren, Vidal Salcedo medikua hartuko dute, covid-19aren azken egunetako datu kezkagarriez hitz egiteko, besteak beste.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.