Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ander Vilariño auto gidari profesionala, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Aurretik, modu bitxian ezkondu diren zenbait bikote izango dira platoan.

  • Ander Vilariño

    Ander Vilariño. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ezkontza xelebreei buruz hizketan hasiko da gaurko "Biba Zuek!" saioa. Platora gerturatuko diren gonbidatuak modu bitxian ezkondu dira, kasu batzuetan, halabeharrez, pandemiak eraginda. Beraz, ospakizun horien nondik norakoak ezagutuko dituzte saioan.

Vidal Salcedo medikua ere izango da ostegunean, Gabonetako tripakaden ondoren sabela eta liseritze aparatua nola zaindu behar dugun azaltzeko.

Bigarren orduko gonbidatua Ander Vilariño euskal auto gidari profesionala izango da. Mikel Markezen eskutik, Vilariñoren "3 akorde" (hiru objektu bitxi) ezagutuko dituzte; eta Jon Garatek ostera, gidariaren artxiboko irudiak erakutsiko ditu.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.