Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Sebastian Lizaso bertsolaria hartuko dute "Biba zuek!" saioan gaur arratsaldean

EITB Media

Danborradaz eta Joe Bidenen kargu hartzeaz ere solastatuko dira gaurko saioan.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

San Sebastian Eguna izanik, gaurko saioan, danborradetan jotzen hasi ziren lehenengo emakume danbor-joleak izango dira protagonista. Solasaldian bidelagun, Maitane Ormazabal izango da.

Horrez gain, AEBera jauzi eginez, Joe Bidenen kargu hartzeaz arituko da programa. Izan ere, bihar izendatuko dute Joe Biden Estatu Batuetako 46. presidente, tentsio egoera handian murgilduta. Hori dela eta, Jon Artanoren eskutik, Estatu Batuetan bizi diren euskaldunekin bat egingo du saioak.

Saioko bigarren orduko gonbidatu nagusia Sebastian Lizaso bertsolari azpeitiarra izango da. Mikel Markez eta Jon Garateren eskutik, bertsolariaren bizitzaren ingurukoak ezagutuko dira.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.